9. jarduera: Populazioaren banaketa
Zehaztapenak
Ikasleek biztanle-dentsitatearen definizioa ikasteaz gain, hura nola kalkulatzen den ere ulertu behar dute. Hori egin eta gero, kalkulua egiten eta emaitza grafikoki adierazten laguntzeko, IKTak erabiliko ditugu.
17. orrialdeko jarduera egin eta gero, munduko hainbat lekuri buruzko datuak ageri dira taula batean, 18. orrialdean. Ikasleei, taula horretan oinarrituta, biztanle-dentsitatea kalkulatzeko eta estatu horiek zein kontinentetan dauden adierazteko eskatuko diegu, koadernoan. Lan hori IKT baliabideak erabiliz egingo dugu. Jarduera hori ikasleek egin aurretik, irakasleak ikasgelan eta denen aurrean egitea komeni da:
• Aipatzen diren estatuak mapan kokatzen laguntzeko, Google Maps erabili: estatuaren izena jarri eta haren kokagunea erakutsiko digu.
• Biztanle-dentsitatearen kalkuluak egiteko, hor jarri dugun kalkulu-orria erabiliko dugu, Dentsitatea izenekoa. Kalkulua automatikoki egiteaz gain, une berean grafikoa osatuko du.
Infogelara joanda, jarri ikasleak lan bera egiten eta emaitzak koadernora pasa ditzatela.
Liburuaren 18. orrialdean, aurrerago, Euskal Herriko probintzien azalera, biztanleria eta biztanle-dentsitatearen azterketa egiten da. Txantiloi moduan eskaintzen dugun kalkulu-orri bera erabiliz, esan ikasleei datuak aldatzeko: probintzien izenak jarri eta haiei dagozkien azalera eta biztanleria-datuak.
Biztanle-dentsitatearen kalkulua eta hari dagokion grafikoa automatikoki egiten direla ikusiko dute.
Bukatzeko, Euskal Herriko hainbat herriren datuak bilatzen jarriko ditugu, biztanle-dentsitateari dagozkionak, hain zuzen. Horretarako, estatistika-datuak ematen dituzten bi helbide jarri ditugu, EAEko eta Nafarroako datuak ematen dituztenak. Eman ikasle-bikote bakoitzari herri jakin batzuen datuak bilatzeko ardura (bakoitzari 4 edo 6). Emaitzak koadernoan idazteko eskatu, taula batean.

Jarduera
1. Biztanle-dentsitatea kalkulatzen
17.orrialdeko jarduera egin eta gero, munduko hainbat lekuri buruzko datuak ematen dira taula batean, 18. orrialdean. Jarduera hau ikasleek egin aurretik, irakasleak ikasgelan eta denen aurrean egitea komeni da:
• Aipatzen diren estatuak mapan kokatzen laguntzeko Google Maps erabili: estatuaren izena jarri eta haren kokagunea erakutsiko digu.
• Biztanle-dentsitatearen kalkuluak egiteko, erabil ezazue eskaintzen dizuegun dentsitatea izeneko kalkulu-orria. Kalkulua automatikoki egiteaz gain, une berean grafikoa osatuko da.
Infogelara joanda, ZUEK IKASLEOK, lan bera egingo duzue eta emaitzak koadernora pasatuko dituzue.
2. Euskal Herriko probintzien biztanle-dentsitateta
Liburuaren 18. orrialdean, aurrerago, Euskal Herriko probintzien azalera, biztanleria eta biztanle-dentsitatearen azterketa egiten da. Bertan egiten zaizkizuen galderei erantzun eta gero, xantiloi moduan eskaintzen dizuegun kalkulu-orri bera erabiliz, datuak aldatuko dituzue: probintzien izenak jarri eta haiei dagozkien azalera eta biztanleria-datuak. Biztanle-dentsitatearen kalkulua eta hari dagokion grafikoa, automatikoki egiten direla ikusiko duzue.
3. Hainbat herriren biztanleei buruzko dentsitate-datuak
Bukatzeko, Euskal Herriko hainbat herriren biztanleei buruzko dentsitate-datuak bilatuko ditugu. Horretarako, estatistika datuak ematen dituzten bi helbide eskaintzen dizkizuegu, EAEko eta Nafarroako datuak ematen dituztenak. Ikasle-bikote bakoitzari herri jakin batzuen datuak bilatzeko ardura emango zaizue (bakoitzari 4 edo 6). Emaitzak koadernoan idatziko dituzue, taula batean.
Biztanle-dentsitatea kalkulatu eta grafikoak egiteko xantiloia, EXCEL formatuan
Biztanle-dentsitatea kalkulatu eta grafikoak egiteko xantiloia, CALC formatuan
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko datu estatistikoak: Biztanleria, Familiak eta Biztanleri proiekzioak / Biztanleria, lurralde-eremuen, sexuaren eta biztanleria-dentsitatearen arabera. 2006.
Nafarroako estatistikak, herriz herri: Eskualdea ukeratu /udalerria aukeratu.