Charlie Chaplinen Garai modernoak filma ikusiko dugu, jorratzen ari garen gaiarekin, Industria Iraultzarekin, bete-betean eta zuzen-zuzenean lotuta dagoelako.
Film mutua ez den arren, ez du elkarrizketarik: abestien eta makinen soinuek osatzen dute entzutekoaren zatirik handiena.
Hainbat mintzagai eskaintze ditu film luze honek:
- Katean lan egitea, mekanizazioa
- Kapitalista eta langileak
- Kontsumoa
- Lan-gatazkak
- Pobretasuna
- Maitasuna
Filma ikusi eta gero, tartetxo bat hartuko dugu filmean ikusi dugunaren eta gai horien arteko loturak egiteko, Industria Iraultzari buruz orain arte ikusi eta ikasi ditugunak aktibatzeko eta beren testuinguruan kokatzeko. Horretarako aukera ezin hobea eskaintzen du filmak.