Hitz-errotari ekin baino lehen, mintzagai izango ditugunen inguruan azalduko diren iritziak eta egingo diren ekarpenak adostuko ditugu, taldeka.
Hiru gairen inguruko iritzia emango du talde bakoitzak:
Zer-nolako garrantzia izan zuten hasierako asmakizun sinpleek, bere garaian eta gerora?
Zein dira, zuen iritziz, hasierako asmakizun garrantzitsuenak, eta zergatik?
Aurrerapen teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue?
Irakasleak, Ikasgelako Blogean, gaiari hasiera emango dion mezua idatziko du. Honelako zerbait izan daiteke:
Asmakizunak eta aurrerapen teknologikoak
Hitz-errotari ekin baino lehen, mintzagai izango ditugunen inguruan azalduko zaizkigun iritziak eta egingo ditugun ekarpenak adostuko ditugu, taldeka.
Hiru gairen inguruko iritzia emango du talde bakoitza:
- Zer-nolako garrantzia izan zuten hasierako asmakizun sinpleek, bere garaian eta gerora?
- Zein dira, zuen iritziz, hasierako asmakizunik garrantzitsuenak, eta zergatik?
- Aurrerapen teknologikoak direla eta, arriskurik edo eragozpenik ikusten al duzue?
Egun hauetan gaiari buruz irakurri, hitz egin eta lan-koadernoan egin ditugun jarduerak gogoratu eta kontuan izan.
Bukatzeko, gogoratu iruzkinaren amaieran taldeko kide guztien izenak jarri behar ditugula.