Antzerkiak bideoz grabatuko ditugu. Merezi du tripode bat eskuratzea eta haren laguntzarekin grabatzea, emaitza askoz ere hobea izango baita.
Antzerkia hobeto entzute aldera, hobe da jenderik gabe egindako saioa grabatzea. Grabazioa eta antzerkia nahi bezala kudeatuko ditugu, eta emaitza txukunagoa izango da.
Antzerkiak grabatu eta gero, banaka editatu:
Ordenagailura pasatu
Bideo-editorera inportatu
Hasierako titulua jarri
Agerraldika zatitu eta, bakoitzaren aurretik, dagokion titulua txertatu
Bukaerako titulua txertatu (parte-hartzaileak...)
Filma gorde, Interneteko ostalarira igo, kodea kopiatu. Ikasgelako Blogean mezu berria zabaldu, izenburua eman, sarrera-testua idatzi eta kodea txertatu.