Hitz errotaren laburpena
Hitz-errotak eman duena kontuan hartuta, batzuek (irakasleak hitz-errota hasi baino lehen izendatu dituen ikasleek) gai bakoitzaren inguruan azaldu diren ideia garrantzitsuenak eta adostasunak azpimarratuko ditugu, etalaburpena egingo dugu.
Liburuak proposatzen dituen esaldi-hasieren modukoak erabiliko ditugu:
"Asmakizunen garrantziari dagokionez, ideia hauek izan dira nagusi..."
"Gehienen iritziz, oinarrizko asmakizunak ..."
"Gehien errepikatu den alderdi negatiboa..."
Laburpena Ikasgelako Blogean argitaratuko dugu, mezuari honen antzeko titulua emanda: "Hitz-errota: ondorioak". Iruzkinetan eskatu dugun bezala, mezuaren bukaeran, egileen izenak jarriko ditugu.
Parabolika martxan jarri eta hitz egin duguna zuzen azaldu!