Ikasgelako Blogean mezu bat idatziko du irakasleak, hor behean dagoenaren antzekoa.
Ikasle bakoitzari eskatu diogu, irakurri eta dramatizatu berri dugun bakarrizketan, deigarri edo azpimarragarri egin zaion zatia bere erara azaldu, eta aukera hori egiteko izan dituen arrazoiak egoki adierazteko.
Ondoren, ipuina irakurri: Haztearen abantailak
Irakurri eta dramatizatu berri dugun bakarrizketan, deigarri edo azpimarragarri egin zaigun pasarte edo zatia gure erara azalduko dugu, eta aukera hori egiteko zer arrazoi izan diren emango dugu. Nola? Mezu honen iruzkina eginez.
Iruzkinean, aukeratu dugun zatia zein izan den azaldu eta, haren oinean, hori aukeratzeko zer arrazoi izan ditugun esan. Esate baterako:
Ipuinean gehien gustatu zaidan zatia mutilei buruz hitz egiten duena da. Asko gustatu zaizkit esaten dituen gauzak, baita esateko moduak ere: "Mutilak beste planeta bateko izakiak dira", "Mutil atsegin eta lirainek ez dute begirik, haientzat ez zara existitzen".
Zati hori azpimarratzen dut, gure artean askotan hitz egin dugulako horretaz. DBH 1 eta 2an sekulako mutil katxarroak daude, baina guri ez digute kasu zipitzik egiten. Alaitzek dioen bezala, gu haientzat ez gara azorri bat baino gehiago.