Industrializazioak lan-munduan, sektorez sektore, izan zuen eragina aztertuko dugu jarduera honetan.
Liburuak 40. 41. eta 42. orrialdeetan eskaintzen dituen tauletan oinarrituta (lan-sektoreen bilakaera-datuak), lan-sektore bakoitzari dagokion bilakaera-grafikoa eta haren interpretazioa (3-5 lerro) egin behar dugu.
Grafikoak egiteko,Interneteko baliabide bat erabiliko dugu, Create a graf izenekoa. Behean jarri dugu hori eskuratzeko. Grafikoa egin eta gero, irudi gisa gordeko dugu, gure ordenagailuan. Irudi hori, dagokion interpretazioarekin batera, Ikasgelako Blogean argitaratuko dugu (gogoratu, irudia blogera igo eta argitaratu ahal izateko, egile-eskubidea behar dugula Ikasgelako Blogean).
Info-gelara joan aurretik, jarduera hau irakasleak ikasgelan egitea komeni da, eta prozesua eta emaitza denok ikusteko moduan erakuts dezala, proiektagailuaren laguntzarekin.
Ikasleok, adibide moduan, hor behean dugu, 1. sektoreari dagokion grafikoaren irudia lortzeko zer urrats egin behar diren erakusten duen dokumentua, lagungarri izango zaigulakoan.
Grafikoak egiteko Internet-baliabidea
"Create graph" erabiliz, grafikoa egin eta, irudi gisa, gure ordenagailura ekartzeko egin beharreko urratsak