Kartelek zer bilakaera izan duten ikusi eta gero, antzerkia iragartzeko, kartela egingo dugu.
Lana egin eta gero, kartel bakoitzari argazkia aterako die irakasleak. Haiek ordenagailura pasatu, bereizmena egokitu, gorde eta Ikasgelako Blogera igoko ditu.
Gero lan-koadernoaren 58. eta 59. orrialdeetan, antzerkia iragartzeko bertso bat osatuko dugu (taldeka hori ere). Audacity erabiliz bertsoa grabatu eta mp3 formatuarekin gordeko dugu.
Irakasleak Interneteko ohiko ostalarira igoko du. Igo eta gero, dagokion kodea kopiatu eta mezu elektroniko batean bidali eta gordeko dugu (geure buruari bidaliko diogu), gero beharko dugu eta.
Bukatzeko, antzerkia iragartzen duen mezua idatziko dugu: izenburua jarri, sarrera-testua idatzi, kartel-irudia txertatu eta audioa txertatu (kode zatian). Gorde eta argitaratu.
Mezua horrela editatu eta argitaratzeko, EDITORE baimena behar da, Ikasgelako Blogean.