Haztearen ‘abantailak’ izeneko testua 4 zatitan banatu, eta taldeka jarrita, testuaren irakurketa dramatizatua egingo dute ikasleek, paragrafoz paragrafo eta txandaka.
Grabazioa egiteko, Audacity izeneko programa erabiliko dugu. Erabilerraza da, eta jada aski ezaguna guretzat. Ikasleei grabazioa egin eta hura kudeatzeko oinarrizko funtzioak erakutsiko dizkiegu: grabatu, stop, ezabatu, jarraitu, mp3 gisa gorde…
Bukatzen dugunean, mp3 formatuan gordeko ditugu audioak, eta izena ematerakoan, zatiaren izena adieraziko dugu: "1zatia.mp3".
Hortik aurreko lana irakaslearen esku geratuko da. Bakarrizketa osatzen duten lau zatiak Ikasgelako Blogean argitaratuko ditu, azalpen-testutxo batekin batera. Mezua honen antzekoa izango da:
Haztearen ‘abantailak’
Haztearen ‘abantailak’ izeneko bakarrizketa grabatu dute LH 6. A mailako ikasleek. Alaitz izeneko neskato baten burutazioak kontatzen ditu, eta ikasleak, ironiaz, algaraka, haserre, pentsakor... interpretatzen saiatu dira. Bakarrizketa luze samarra denez, lau zatitan banatu dugu, eta zati bakoitza talde baten esku geratu da. Ea gustatzen zaizuen.
Imanol, Andrea, June, Itziar eta Ander "1zatia.mp3"
Karmele, Izaskun, Iker, Beatriz eta Erramun "2zatia.mp3"
Haritz, Nagore, Josune, Mikel eta Julen "3zatia.mp3"
Oihan, Sebastian, Martin, Amaia eta Inma "4zatia.mp3"