Kredituak eta erreferentziak:
Unitatearen hasieran, Prentsaren Txokoa antolatu dugu. Gaur egun, ugari dira edizio digitala (Internet bidezkoa) duten komunikabideak (aldizkariak, egunkariak, telebistak eta irratiak), eta horiez baliatuz, Prentsaren Txoko digitala antolatzeko proposamena egin genuen lehenengo IKT jardueran.
Orain, liburuan (16. orrialdean) egiten zaizkigun galderei erantzuten saiatuko gara (egunero irakurtzen dugun prentsari buruzkoak dira).
Lan-koadernoko jarduerekin hasi baino lehen, zer testu mota azaltzen den ere aztertuko dugu: albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, iritzi-artikuluak eta iragarkiak identifikatzeari ekingo diogu.
Lan hori talde handian eta ikasgelan egingo dugu, proiektagailuaren laguntzarekin.