Hainbat jarduera proposatzen ditugu: batzuk eserita egin daitezke, eta, beraz, gelan bertan egin ditzakegu. Beste batzuk, berriz, koltxonetak eta leku lasaiagoak erabiliz egingo ditugu. Bestalde, arnasketa-ariketa begiak itxita eta airearen norabidea irudikatuz egiten badugu, are eta hobe. Tarte lasai bat hartuko dugu –ahal dela, egunero tartetxo bat- jardun horretan trebatzeko. Nahi izanez gero, beste arloetako irakasleekin (musika, soinketa, dramatizazioa…) koordinaturik egin dezakegu lan hori.
Jarduerak egin bitartean, argazkiak aterako ditugu. Egindakoaz jabetzen laguntzeko, eta ideiak finkatzearren, bizi izan ditugun esperientzien eta gelan egin ditun esperientzien berri emango dugu, Ikasgelako Blogean: zer egin duten eta zer ondorio atera dituzten.
Lana taldeka egingo dugu. Talde bakoitzari esperientzia baten berri emateko esango diogu (sudurretik arnasa hartzeko jolasa, arnasketa osoa delakoa,enperadorearen jarrera delakoa...) eta, testuarekin batera txerta dezaten, argazki bana emango diegu.