Egoera aldaketak: krokisa
Egoera-aldaketaz arituko gara hemen. Liburuan dagoen krokisaren laguntzarekin, egoera batetik bestera pasatzeko prozesuen izenak ikasiko ditugu, eta inguruan gertatzen diren prozesuekin lotuko ditugu.
Hori koadernoan jaso behar dugu, eta gero proiektuan azaldu.
Oraingoan ere, aurreko jarduera batean bezala, krokisaren irudia jarri dugu, gure txosten zientifikoan erabil dezagun.
Krokisa, baina, mutua da, ez dira azaltzen egoera-aldaketak adierazten dituzten izenak. Jarduera ikasgelan egiten ari garen bitartean, irakasleak, proiektagailuaren laguntzarekin, gero guk egin beharko duguna erakutsiko digu:
- Irudia deskargatu
- Testu-prozesadorea zabaldu
- Irudia txertatu
- Testu-koadroak erabiliz, egoera-aldaketei dagozkien izenak jarri
- Testu-koadroei kanpoko marra eta hondo gardena jarri
Egoera aldaketak erakusten dituen krokis mutua