Materiak hartzen dituen itxurak (egoerak) gogora ekartzearekin batera, hura osatzen duten partikulek egoera horietako bakoitzean zer portaera duten ikusi eta ikasiko dugu jarduera honetan.
Beraz, ikasleek lehendik dakitenari, beste informazio bat gehituko diogu oraingoan: egoera bakoitzean materia osatzen duten partikulek nola jokatzen duten . Eta, atal honi dagokionez, horixe azaltzeko eskatuko diegu proiektuan.
Txosten zientifikoan, partikulen portaerari buruzko azalpena hobeto argitzearren, hiru irudi jarri ditugu.
Ikasgelan azalpenak emateko garaian erabiliko ditugu, proiektagailuaren laguntzarekin, eta, bide batez, ikasleei esango diegu beren proiektuan ere erabil ditzaketela azalpenak ematen laguntzeko.
Hor behean, lortu beharreko emaitzaren eredu izan litekeena jarri dugu.