Liburuan (19-20. or.), gasen, likidoen eta solidoen masa eta bolumena neurtzeko zenbait esperimentu ageri dira.
Talde-eztabaidari eta lan-antolaketari garrantzi berezia ematen diogunez, lehengo urratsa ardurak banatzea izango da. Horretarako, irakasleak Ardura-banaketa izeneko fitxa emango digu (gutako batek osa dezan).
Esperimentua egin eta gero, gutako batek, ebaluazioa egingo du, irakasleak emango digun Esperimentuaren ebaluazioa izeneko beste fitxa baten bidez.
Esperimentuak egin bitartean, gutako bakoitzak, irakasleak emango digun Esperimentu-fitxa izeneko orria beteko du. Lan hori ondo eta txukun egin, gero proiektua osatzeko ezinbesteko izango da eta.
Proiektua: txosten zientifikoa osatzen
Esperimentu sorta amaitu eta gero, proiektua osatzeari ekingo diogu, eta bakoitzak dagokion karpetan sartu, bere proiektu-fitxategia ireki, eta egin dituen Esperimentu-fitxak osatuko ditu.
Ez ahaztu, proiektuan, Esperimentu-fitxa bakoitzean, argazki bat (gutxienez) txertatu behar dela. Beraz, arreta berezia jarri, hori egiteko prozesua ondo ikasi dugula ziurtatzeko:
- Argazki-kameratik ordenagailura argazkiak nola pasatu: nahi d(it)ugun argazkia(k) eta nahi dugun karpetara.
- Argazkien tamaina, bereizmena (pixeletan neurtu ohi dena), nola egokitu: irudi-editorea erabiliz.
- Argazkiak (irudiak) nola txertatu, testu-editorearen laguntzarekin, egiten ari garen lanean.