Materiaren aldaketak: esperimentuak
Jarduera honetan bi esperimentu egingo ditugu:
- Azukrearen kristalizazioa
- Azukrearen erreketa
Talde-eztabaidari eta lan-antolaketari garrantzi berezia ematen diegunez, lehengo urratsa ardurak banatzea da. Horretarako, irakasleak Ardura-banaketa izeneko fitxa emango digu (gutako batek osa dezan).
Esperimentuak egin eta gero, gutako batek ebaluazioa egingo du, irakasleak emango digu Esperimentuaren ebaluazioa fitxaz baliatuz.
Esperimentuak egin bitartean, gutako bakoitzak, irakasleak emango digun Esperimentu-fitxa orria beteko du. Lan hori ondo eta txukun egin behar da, gero proiektua osatzeko nahitaezkoa da eta.
Proiektua: txosten zientifikoa osatzen
Esperimentuak amaitu eta gero, proiektua osatzeari ekingo diogu: norberari dagokion karpetan sartu, nork bere proiektu-fitxategia ireki, eta egin ditugun Esperimentu-fitxak osatuko ditugu.
Ez ahaztu, proiektuan, esperimentu-fitxa bakoitzean, argazki bat (gutxienez) txertatu behar dugula. Beraz, arreta berezia jarri, hori egiteko prozesua ondo ikasi dugula ziurtatzeko:
- Argazki-kameratik ordenagailura argazkiak nola pasatzen diren: nahi d(it)ugun argazkia(k) eta nahi dugun karpetara
- Argazkien tamaina, bereizmena (pixeletan neurtu ohi dena), nola egokitzen den: irudi-editorea erabiliz
- Argazkiak (irudiak) nola txertatzen diren, testu-editorearen laguntzarekin, egiten ari garen lanean