Substantzia puruek eta nahasteak: eskema
Liburuak (26. or.) proposatzen duen informazio-testua irakurri eta gero, Substantzia nahasgabeak (puruak) etanahasteak gaiari buruzko ideia nagusiak eskema batean bilduko ditugu.
Eskema, denon parte-hartzearekin, ordenagailuz eta testu-prozesadorea erabiliz osatuko du irakasleak, denok ikusteko moduan, proiektagailuaren laguntzarekin. Guk, eskema gure koadernoan jasoko dugu.
Lan hau baliatuko dugu testu-prozesadoreak eskemak egiteko eskaintzen dituen oinarrizko tresnak erakusteko: "testu-koadroak" eta "forma automatikoak" (giltzak, kasu honetan).
Testu-koadroa sortzen, han idazten, mugitzen, neurria aldatzen, ertzaren kolorea, lodiera, hondoaren kolorea taxutzen... ikasiko dugu, irakasleak eskema nola egiten duen ikusi eta, batez ere, geuk egiten dugun bitartean.
Info-gelan, proiektua osatzeari ekingo diogu, Materiaren ezaugarriak izeneko atalean, koadernoan jasota dugun eskema eginez (testu-koadroak eta forma automatikoak -giltzak - erabiliko ditugu).
Gogoratu, proiektuari dagokion fitxategia gure karpeta pertsonalean eduki behar dugula, geure izena jarrita. Hura ireki, eta Substantzia nahasgabeak (puruak) eta nahasteak izeneko atalean eskema osatu eta gorde.