Materia, zer da?
Materia zer den definitu behar da, baina denok ulertzeko moduan. Liburuaren 14. orrialdean eta Lan-koadernoaren 6-7 orrialdeetan proposatzen diren jarduerak eginez lortuko dugu hori.
Ariketa horiek eta talde-eztabaida ondo egiten saiatuko gara, informazio hori proiektua poliki-poliki osatzeko behar izango dugu eta.
Talde-eztabaida egiterakoann, talde bakoitzean, gutako batek parte-hartzearen balorazio egingo du.
Airea materia al da?
Airea materia den ala ez frogatzeko, hiru esperimentu hauek egingo ditugu hemen.
Lan-antolaketari garrantzi berezia ematen diogunez, lehengo urratsa ardurak banatzea izango da. Horretarako, irakasleak Ardura-banaketa izeneko fitxa emango digu (gutako batek osa dezan).
Esperimentua egin eta gero, gutako batek ebaluazioa egingo du, irakasleak emango digun Esperimentu-ebaluazioa izeneko beste fitxa baten bidez.
Esperimentuak egin bitartean, gutako bakoitzak, irakasleak emango digun Esperimentu-fitxa izeneko orria beteko du. Lan hori ondo eta txukun egin, gero proiektua osatzeko ezinbesteko izango da eta.
Argazkiak: kameratik, ordenagailura / tamaina(bereizmen)-aldaketa
Proiektuan, Esperimentu-fitxa bakoitzean, argazki bat (gutxienez) txertatu behar dugu. Une aproposa da hori prozesu horretan egin behar diren zenbait eragiketa ondo egiten ikasteko:
- Argazki-kameratik ordenagailura argazkiak nola pasatu: nahi d(it)ugun argazkia(k) eta nahi dugun karpetara.
- Argazkien tamaina, bereizmena (pixeletan neurtu ohi dena), nola egokitu: irudi-editorea erabiliz.
- Argazkiak (irudiak) nola txertatu, testu-editorearen laguntzarekin, egiten ari garen lanean.
Proiektua: txosten zientifikoa osatzen hasiko gara
Gogoratu, proiektua egiteko, unitate honetako IKT-1. jardueran, Proiektua izeneko txantiloia dugula. Ordenagailuan gordeko dugu, irakaslearekin adostutako karpetan (gure izena emango diogu), eta, handik aurrera, harekin jardungo dugu proiektua egiten.
Oraingoan, materia definitu eta hura hobeto ulertzeko adibide batzuk jarriko ditugu, taulak erabiliz (liburuaren 14. orrialdean egindako ariketa).
Bukatzeko, "Airea materia al da?" galderari erantzunez egindako esperimentuen fitxak osatuko ditugu.Esperimentu-fitxa izeneko orrian bildu dugun informazioa eta argazkiak (bereizmena - pixelak - egokitu eta gero) behar ditugu horretarako.