Jump to navigation
Txiste zientifikoak kontatu bitartean, interpretazioan trebatzea da jardueraren helburua.
Tarte bat emango diegu ikasleei txisteak irakurri eta haiekin gozatzeko.
Interpretazioan trebatzeko, txiste bat edo beste dramatizatzeari eta grabatzeari ekingo diogu. Ez zaigu boluntariorik faltako horretarako!
Tarte bat hartuko dugu txisteak kontatzeko. Irakurgaiak liburuan, 128. orrialdean, zientzialari-jendea protagonista duten txiste batzuk ageri dira.
Interpretazioan trebatzeko, txiste bat edo beste dramatizatzeari eta grabatzeari ekingo diogu. Animatuko gara, ezta?
Audacity programa erabiliz, txisteak grabatu eta mp3 formatuan gordeko ditugu.
Irakasleak, Interneteko ohiko ostalarira igo eta gero, Ikasgelako Blogean argitaratuko ditu, sarrera-testu labur batekin.