Gure artelanen erakusketa Ikasgelako Blogean egin eta Ikasgelako Blogean argitaratu.
1. Argazkiak egin, egokitu eta antolatu
- Egin ditugun artelanen argazki bat aterako diegu (ikasle bakoitzak bereari).
- Argazkiak ordenagailura pasatu eta bereizmena txikitu egingo dugu (zabalera: 400 pixelekoa)
- Argazki guztiak sareko karpeta partekatu batean utziko ditugu
2. Aurkezpena prestatu eta partekatu
- Irakasleak bere Google Docs-en aurkezpen bat sortuko du (Artelanak)
- Lehenengo diapositiba (azala izango dena) egingo du
- Aurkezpena ikasle guztiekin partekatuko du
3. Aurkezpena osatu
- Ikaslea, infogelan, bere Google Docs-en sartuko da, Artelanak aurkezpena zabaldu eta diapositiba berri bat egingo du
- Bakoitzak bere argazkia txertatuko du (sareko karpetatik hartuko ditugu argazkiak). Bakoitzak bere argazkia aukeratu ahal izateko, "ikusi" - "koadro txikiak" moduan jarri behar da leihoa
- Argazkiaren oinean, artelanaren titulua eta egilea zein den idatziko du bakoitzak
- Artelanen aurkezpena istant batean egina geratuko da.
4. Ikasgelako Blogean argitaratu
- Lehendabizi argitaratu. Bi modutan egin faiteke (biek gauza bera egiten dute):
- Aurkezpenaren izena aukeratu eta goialdeko eskuineko menuan: "Más acciones" - "Publicar" - "Publicar"
- Aurkezpena zabalik dagoela, goialdeko eskuineko menuan: "Compartir" - "Publicar-Insertar" - "Publicar"
- Aurkezpenaren tamaina aukeratu ("Selecciona el tamaño de la presentación"): handia ez hartu, blogean ez da ondo ikusiko eta
- Beheko laukian dagoen kodea kopiatu eta, blogean, Gure artelanak izeneko idatzian (editorearen kode-atalean), erantsi