Materiaren propietateak: eskema
Liburuak (16. eta 17.orrialdeak.) proposatzen dituen informazio-testuak irakurri eta gero, materiaren ezaugarriei buruzko ideia nagusiak eskema batean bilduko ditugu.
Eskema, denon parte-hartzearekin, ordenagailuz eta testu-prozesadorea erabiliz osatuko du irakasleak, denok ikusteko moduan, proiektagailuaren laguntzarekin. Guk, eskema gure koadernoan jasoko dugu.
Lan hau baliatuko dugu testu-prozesadoreak eskemak egiteko eskaintzen dituen oinarrizko tresnak erakusteko: "testu-koadroak" eta "forma automatikoak" (giltzak, kasu honetan).
Testu-koadroa sortzen, han idazten, mugitzen, neurria aldatzen, ertzaren kolorea, lodiera, hondoaren kolorea taxutzen... ikasiko dugu, irakasleak eskema nola egiten duen ikusi eta, batez ere, geuk egiten dugun bitartean.
Info-gelan, proiektua osatzeari ekingo diogu, Materiaren ezaugarriak izeneko atalean, koadernoan jasota dugun eskema eginez (testu-koadroak eta forma automatikoak -giltzak - erabiliko ditugu).
Gogoratu, proiektuari dagokion fitxategia gure karpeta pertsonalean eduki behar dugula, gure izena jarrita. Hura ireki, Materiaren ezaugarriak izeneko atalean eskema osatu eta gorde. Pixkana-pixkana, itxura polita hartzen ari da gure txosten zientifikoa (bai izen ponpoxoa; izugarri gustatzen zait!).