1. Ikasgelan, talde handian
Bakarka lehenik eta talde handian ondoren, irakaslearen azalpenak erne entzun, eta koordenatuei buruzko informazioa irakurriko dugu eta 14. orrialdeko jarduerari ekingo diogu.
Donostia, Mosku eta Bartzelonako koordenatu geografikoak mapan kokatu eta gero, Google Earth erabiliz egingo dugu zuzenketa, bi eratara:
• Latitude- eta longitude-datuak emanda: Donostia, esaterako, 43, -2 (longitude negatiboak mendebaldea adierazten du); Mosku, esaterako, 55, 36; Bartzelona, esaterako, 41, 2.
• Hirien izenak idatzita, zuzenean. Pantailaren ezkerraldean, behean, longitude- eta latitude-datu zehatzak ageri dira.
2. Info-gelan, binaka
Jardueraren lehengo zatia ikasgelan egin eta gero, bigarren zatia info-gelan egingo dugu:
• Lan-koadernoaren 50. eta 51. orrialdeetan dauden ariketak egin ahala, hiri bakoitzari eman zaion kokagunea Google Earth bitartez egiaztatuko dugu, irakasleak ikasgelan egin duen bezala.
• Londres, Helsinki, Buenos Aires... hiriak kokatu eta gero, batetik bestera bidaia egin dezakegu, "Bidaia erreprodizutu" sakatuta. Kontuz zorabiatu gabe!
Aurkezpenak 10 Mb baino gehiago hartzen ez baditu, Ikasgelako Blogera igo eta han bistan jarriko da lanaren sarrera-testu batekin batera.
Bestalde, argazki-bilduma, Picasa, Flickr edo antzeko zerbitzu batean ere koka daiteke eta gero blogean publikatu.