Lan-koadernoko ariketak egin eta gero, antzerki-gidoiak idazteko prest gaude.
Lana azkarrago eta denen artean egitearren, Google Docs aplikazioa erabiliko dugu.
Google-Apps zerbitzuaz baliatuz erabiltzaile-kontua sortua baldin badudu, posta elektronikoarekin batera, Docsizeneko baliabidea ere izango dugu. Baliabide horrek, testuak edozein ordenagailutatik editatzeko aukera emango digu eta, gainera, dokumentu berean gure kideekin elkarlanean aritzeko aukera ere bai.
Irakasleak erakutsiko digu, gutako batek sortutako dokumentu batetik abiatuz, nola ari gaitezkeen elkarlanean.
GOOGLE DOCS DOKUMENTU BATEAN ELKARLANEAN: ikus Elkarlanean.pdf dokumentua.
Talde bakoitzak agerraldi adina dokumentu sortuko ditu. Agerraldi bakoitzean, irakasleak esandako ikasleak arituko gara elkarlanean. Lana amaitzen dugunean, agerraldi guztiak inprimatuko ditugu; behar adina kopia egingo ditugu.
Google Docs dokumentua partekatzeko urratsak