Esperimentu asko egingo ditugu unitatean zehar. Metodologia eta antolaketa egokiak ezinbestekoak dira esperimentuak eragingarri izateko. Unitate honetan, bereziki, hipotesien formulazioa, ekimen pertsonala, hutsegiteetatik ikastea... bultzatu nahi dugu.
Esperimentuei ekin aurretik, beraz, ardurak banatzeari ekingo diogu beti. Idatziz jasoko dugu bakoitzaren ardurak zein diren, eta, esperimentu batetik bestera, txandakatu egingo ditugu.
Talde txikietan sortuko den elkarrizketa- eta eztabaida-dinamika hori bereziki lantzeko, une horietan parte-hartzea balioesteko eskatuko diogu talde bakoitzeko kide bati. Ebaluazio hori ere txandaka egingo dugu.
Ardura-banaketa eta parte-hartzearen balorazioa sistematikoki egiteko, bi fitxa jarri ditugu, eta gure gustura molda edo egoki ditzakegu. Ikasleekin esandako guztien gainean hitz egingo dugu, eta metodologiaren eta tresna horien garrantzia azpimarratu eta gero, inprimatu eta fotokopiak egingo ditugu, unitatean eskura egon daitezen.a