1. Zatia: esperimentuak
Liburuan (28. eta 29. orrialdeak), nahaste batzuen osagaiak bereizteko zenbait esperimentu ageri dira.
Taldean egindako eztabaidari eta lan-antolaketari garrantzi berezia ematen diogunez, lehengo urratsa ardurak banatzea izango da. Horretarako, irakasleak Ardura-banaketa izeneko fitxa emango digu (gutako batek osa dezan).
Esperimentua egin eta gero, gutako batek, ebaluazioa egingo du, irakasleak emango digun Esperimentuaren ebaluazioa izeneko fitxa baten bidez.
Esperimentuak egin bitartean, gutako bakoitzak, irakasleak emango digun Esperimentu-fitxa izeneko orria beteko du. Lan hori ondo eta txukun egin, gero proiektua osatzeko ezinbesteko izango da eta.
Proiektua: txosten zientifikoa osatzen
Esperimentuak amaitu eta gero, proiektua osatzeari ekingo diogu: ikasle bakoitzak, dagokion karpetan sartu, bere proiektu-fitxategia ireki eta egin dituen esperimentu-fitxak osatuko ditu.
Ez ahaztu, proiektuan, Esperimentuaren fitxa bakoitzean, argazki bat (gutxienez) txertatu behar dugula. Beraz, arreta berezia jarri, hori egiteko prozesua ondo ikasi dugula ziurtatzeko:
- Argazki-kameratik ordenagailura argazkiak nola pasatu: nahi d(it)ugun argazkia(k) eta nahi dugun karpetara.
- Argazkien tamaina, bereizmena (pixeletan neurtu ohi dena), nola egokitu: irudi-editorea erabiliz.
- Argazkiak (irudiak) nola txertatu, testu-editorearen laguntzarekin, egiten ari garen lanean.
2. Zatia: eskema
Liburuak (30. or.) proposatzen duen informazio-testua irakurri eta gero, Nahasteak bereizteko metodoak gaiari buruzko ideia nagusiak eskema batean bilduko ditugu.
Eskema, denok parte hartuz, ordenagailuz eta testu-prozesadorea erabiliz osatuko du irakasleak, denok ikusteko moduan, proiektagailuaren laguntzarekin. Guk, eskema gure koadernoan jasoko dugu.
Lan hori baliatuko dugu testu-prozesadoreak eskemak egiteko eskaintzen dituen oinarrizko tresnak erakusteko: "testu-koadroak" eta "forma automatikoak" (giltzak, kasu honetan).
Testu-koadroa sortu, han idatzi, mugitu, tamaina aldatu, ertzaren kolorea, lodiera, hondoaren kolorea... ikasiko dugu, irakasleak eskema nola egiten duen ikusi eta, batez ere, geuk egiten dugun bitartean.
Info-gelan proiektua osatzeari ekingo diogu: Nahasteak bereizteko metodoak izeneko atalean, koadernoan jasota dugun eskema eginez (testu-koadroak eta forma automatikoak -giltzak- erabiliko ditugu).
Gogoratu, proiektuari dagokion fitxategia gure karpeta pertsonalean eduki behar dugula, gure izena jarrita. Hura ireki, Nahasteak bereizteko metodoak izeneko atalean eskema osatu eta gorde egingo dugu.