Elektrizitate estatikoaz, elektrizitateaz, magnetismoaz eta abarrez zenbait esperimentu egiten eta informazioa irakurtzen aritu gara. Esana dugu, unitate honen helburu zera dela, nagusia galderak egin eta erantzun zentzuzko eta arrazoituak eragitea. Horixe egingo dugu, beste behin, Ikasgelako Blogaren laguntzarekin.
Ikasleei mezu hau (edo antzekoren bat) bidaliko diegu:
Elektrizitate estatikoa? Hau gauza berria da niretzat!
Tximista da elektrizitate estatikoa esaten zaion fenomenoaren adibiderik nabarmenena. Hodeietan metatutako elektrizitatea lurrera pasatzean gertatzen omen da.
Karga elektrikoa, elektroiak, elektrizitatea... Norbaitek azalduko al dit, beste adibide batekin eta nik ulertzeko moduko hitzak erabiliz, zer den eta nola gertatzen den elektrizitate estatikoa?