Ikasleei eskatuko diegu idatziko duten iritzi-artikulua Google Docs erabiliz editatu eta irakaslearekin parteka dezatela.
Irakasleak, beraz, ikasleen iritzi-artikulu guztiak izango ditu eskura bere Google Docs-en. Horretaz balia daiteke zuzenketak egiteko edo iradokizunak egiteko ere.
Lanak amaitutakoan, Ikasgelako Blogean Iritzi-artikuluak izeneko mezu bat idatziko du irakasleak. Sarrera labur bat egin eta, jarraian, banan-banan, iritzi-artikuluen izenburua eta egilea zein diren azalduz, artikulua irakurri ahal izateko esteka jarriko dugu. Horrelako zerbait idatz dezakegu:
Iritzi-artikuluak
Iritzi-artikuluak lantzen, zer funtzio duten, nolako egitura duten aztertzen aritu gara egunotan.
Iritzia emateko, baina, zer esana eduki behar da, eta hori, zin degizuet, ez zaie falta gure ikasleei. Iritzia azaltzen ere trebeak direla erakutsi didate, eta zuek ere horren lekuko izan zaitezten, hemen dituzue egin dituzten zenbait iritzi-artikuluren erreferentziak eta haiek irakurtzeko estekak.
Bidegorriak eta oinezkoak - Eneko Rodriguez - IRAKURRI
Oinezkoak eta bidegorriak - Aintzane Sarasola - IRAKURRI